miércoles, 27 de septiembre de 2006

jainkoa

jainkoa



Maiz uste izaten dut
jainkoa existitzen dela;
basamortuko potin pozoinduetan,
non beroak kiskaltzen duen
eztarria,
non sargorioak errausten duen
egarria.

Askotan pentsatzen dut
jainkoa agertuko zaidala;
zabortegiko kaioen artean,
non sundak usteltzen duen
gaua,
non giroak hirotzen duen
geroa.

jainkoa,
gudetako gorpuzkien iladetan.
jainkoa,
ahorkatuen zolen azpian
edo lurrikara osteko arre argian.


Usu amets egiten dut
jainkoa on bihurtzen dela,
edo jainkoa gizaki bilakatzen dela.

Egunen batean sinestuko dut
benetan, jainkoa neu izan nintekeela:
Mekako harrian,
edo
Vatikanoko plazan,
edo
Etxe Zurian
eta
Bilboko putetxeetan.

Amen.

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal