Gabriel gogoan
Atzokoan Gabriel Arestiren eguna zela eta, Bidebarrietan nolabaiteko emanaldi poetikoa eman zuen Mugalariak izeneko taldeak. Oso ondo . Ekitaldiaren hasieran Gabriel Arestiren poesia bat irakurri zuten. Orain urte bat atzerrira joan nintzen eta han poesia hauek izkiratu nituen, atzo Bidebarrietan irakurritakoaren beste bertsio bat edo. Gabriel, zeure baimenaz.
Gabriel gogoan
Norvegia
Stavangerreko portutik gertu
Gabrielen poemak leitzen,
zirimiri atzerritarra ingelesez:
“The German ship has moored
at Zorrotza”
Ia, ia,itsasontzirik ez,
Zorrotzako portutik,
Palentziako beharginak
Olabeaga aldarrika,
Bilboko Norbegiatik urrun
Bizkaiko Noruega inoiz
ere ez euskaldun.
Gilen
Gabrielen olerkiak
Ipar urrutiko itsasoan barna
Olabeagan, euskaraz.
Arestiren poemak
Nerbioi ibaian gora
Olaveagan, erderaz.
Anton.
“Murieron en un accidente
laboral en este puerto de Zorroza,
el veinte de noviembre de 1963.
Vuestros compañeros os recuerdan
UGT Vizcaya”
“I´ll always stand
beside woman
Isabel
Miren”
Hemen erderaz
eta han ingelesez,
lengoaiak hala
mintzairak
bestela tratatzen gaitu
Gabriel:
Norvegian,
Noruegan zein
Olabeagan.
Halere,
ni ere
beti paratuko naiz
gizon eta emakumearen alde
(nonahi eta
ahal balitz euskaraz)
Anton zein Isabel
Miren ta Gilen.
2005- X- 22
Stavanger
POESIA
Esango duzue
hau poesia
ez dela,
baina nik egia bat
esanen dizuet
euskara
pankarta bat dela:
abenduaren hiruan
edo korrikaren egunean.
Berriro
esango didazue
hau ez dela
poesia,
baina nik beste egia bat
esango dizuet
hau
mailukada bat dela:
aitaren zein amaren
zimentuzko eztarrian;
erderaz edo eskuarekin
defenditu nahi ei den
paperezko etxeko teilatuan.
Hau
mailukada bat da
zutunik mantentzen
denaren kontra.
Hau
mailukada bat da
gure arima
galduaren kontra.
Orain esadazue,
esadazue mesedez
ea gezurrik esan dudan.
Orain esadazue,
esadazue mesedez
ea poesia egin dudan.
(ea poesia denentz)

0 Comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]
<< Página Principal