jueves, 5 de octubre de 2006

hiru dira

HIRU DIRA…


Hiru dira dagoeneko
poesiarik gabeko hilak
ileak, ajeak, aireak.

Ezin naiz
idazle izan

Zer zara izan, ba?

Esnatzean zurrumurrua,
gauetan, berriz,
itzalik ez dutenen ingurua,
baliteke, oihartzuna.

Eguzkiaren gezia
arratsaldean,
hodeiaren harresia
ordu bi eta erdietan.

Pailasoaren sudurra
itzartzen naizenean
edo trapezisten soka
mihisearen sareetan.

Hiru dira jada,
poesiarik gabeko haizeak
guraizeak, oinazeak.

Ezin ninteke ezer izan,
izan ere ezin naiteke,
besteak direnak direlako.

Ez naizelako
naizena.


Hiru dira…..


0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal