martes, 7 de noviembre de 2006

Existitzen ez dena

Existitzen ez dena
nonahi existi liteke,
Bonbain edo inon ere ez.

Existitzen dena
laster ez da existituko;
existitzen garenok
esaterako, bagaude
ezexistitzeko esperoan
Bilbaon eta Sestaon.

Zer litzateke hoberen?

Ez existitu izana,
nehoiz existitzeko ala ez,
edo existitu
jarraian ez existitzeko,
hau da:
desexistitu gor gorria,
ezer ere ez,
zero.

Imanolen kantak
entzun nituen atzokoan,
insistitu,
Gabrielen poesiak
leitu nituen herenegun.

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal