viernes, 3 de noviembre de 2006

Zenbat denbora behar da?

Zenbat denbora behar da
hitz bat paratzeko zure aitzinean?
Are gehiago,
mintzo zirimolak geldokeria iraul
diezazun… zenbat ordu...

Eta tamalez udazkenak bukatzen zaizkigu.
Eta eleak ez dira agertzen.
Eta ezer ere erran gabe jarraitzen dugu.

Zenbat denbora behar da
hitz bat izkirabatzeko zure gibelean?
Areago,
iturriko tinta isuriak urguileria busti
diezazun… zenbat urte....

Eta zoritxarrez neguak amaitzen zaizkigu.
Eta berba desiraraziak ez dira azaltzen.
Eta ezin diezazuket deus ere eskeini.

Baina.

Zenbat minutu behar da esateko
bizia beruna dela,
herria airea
eta maitasuna karea.

Zenbat segundo behar dugu esateko
egia epela dela
gezurra azkura
eta den-dena
jaiotzeagaitiko kondena.

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal