idazten
idazten Bada ez, jauna, koldolekunberri idatzita ez da behekoa atoan betetzen (hori akaso zurean, memorian sartuta daukazu eta). Bietan idatzi behar da koldolekunberri, eta ez goikoan bakarrik. Horregatik, agian, ezta lehioaz beste aldean gaudenok jarri gara harremanetan zurekin, emandako argibidea iluna baitzen.
Ulertzen dut komunikatzeko gogo hura, bloga ere lau t'erdikoa bezalakoa baita, elkarrengana hurbiltzen gaituen neurria, eta bestea ez badago bere laukian, hutsaren hurrengoa da jokoa. Beraz, egizu sakea, luze jo gabe eta motzean jausi gabe, ta ikusiko dugu erantzuterik dugun, zure gogoeta eramanez, frontisean zabal-zabal utziz edo txokoa bilatuz.

0 Comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]
<< Página Principal