DEIDAZU, DEIDAZU MESEDEZ.
Orain dela gutxi eskukoak jo zuen . “Número desconocido” Joder¡ Ea aldatzen dudan zarata nazkante hau protestatu nuen botoi berdeari eman nion artean.
-Bai nor da ? Bai, bai, nor da ? Barkatu, barkatu baina, baina….. ezinezkoa da, ze broma da hau, mesedez, mesedez…..
Botoi gorria. Eskegi. Ez nuen deus ere ulertzen. Bost minutu eskas ez ziren izan , berriro ere, telefonoak jo zuenean. Botoi berdea. Honetan ez nion erreparatu pantailan zegoenari. Berdin, berdin zidan.
-Bai, nor da? Ezin nuen sinetsi, gure aita hariaz bestaldean.
-Aita, aita, aita joder¡ aiitttaaaa, aaaaiiiiitttttttaaaaaa.
Orain berak eskegi zidan telefonoa. Edo agian bateria.
Botoi gorria, begi gorriak, belarri gorriak.
Joder¡¡ Ze txarto nagoen pentsatu nuen eskukoa patrikaratzen nuen bitartean.
Bere ahotsa ematen zuen.
Arratsalde hartako dei guztiek bere izena izan zuten, “ezezagun gehiagorik” ez.
Goizaldeko laurak. Telefonoak. “Número desconocido”.
-Aita, aita, aaaaiiitttttaaaaa.
-Ez barkatu, Getxoko komisariatik deitzen dizugu, zure aitaren gorpuzkia Getxoko hilerriko hilobitik desagertu egin dela jakinarazteko , zelan zenekien zure aita…
Botoi gorria, begi gorriak, b…..
Aita, non zaude?
Deidazu berriro.
Orain dela sei urte, urriaren 22an, gure aita hil zen.
Inazio, agur eta ohore.
