Metamorfosia
Goizaldeko seiak eta bost. Beti bezala iratzargailua, biluztu, komuneko atea-argia, argia-atea, ispilua-aurpegia. Alto! Joder¡ Eta mila aldiz joder! Ezin nuen sinetsi ikusten ari nintzena. Kaguenlaputa! Berriro oheratu nintzen.-Amesgaiztoa izan behar da-pentsatu nuen nire kolkorako. Ba, ez. Replay oso-osoa egin ostean, berriro ere, konprobatu-ziurtatu ahal izan nuen ber-berbera: joder! Beltza nintzela, beltza! Kongokoa nintzela ematen nuen. Nongoa eta Kongokoa, joder!
Oraindik ere, ametsetan nengoelakoan, ahalik eta gogorren jo nuen nire burua ispiluaren kontra. Hura bai mina! Ispilua mila zatitan hautsita, kopetan izugarrizko zauri morea eta gainera, milimetro txiki bat ere aldatu gabe: Kongokoa ematen nuen, beltza, joder! Beltz bat odoletan! Benetan, negargarria. Zoratuta baino zoratuago, nire onetik aterata, sukaldeko armairuetan goitik behera arakatzen ibili nintzen. Handik, amoniakoa eta zilarrezko kizkurdun espartzu horietako bat hartu, baineran arrapaladan sartu ea lohi-zikinkeria beltz hura kentzen zen behin betiko. Modurik ez, harik eta larrutik odol gorria jarioarazi arte. Modurik ere ez. Ezin. Beltza nintzen-naiz.
Kafka, metamorfosia eta kristo literatura guztia. Nola uler daiteke... Kamerundar oheratu eta hurrengo eguneko goizeko seiak eta seian Kongokoa zarela konturatu......Nola uler daiteke ?
