sábado, 24 de febrero de 2007

Gezurrak ken bat. Horrela sei urtetan.

Eraztuna mesanotxean laga zenuen. Maitasuna egiten genuen bakoitzean errito berbera errepikatzen zenuen, behin eta berriro. Lehenengoz zapatak edo botak, galtzerdiak eta horrela arropa guztiak banan-banan eranzten zenituen heinean aulkian ondo tolesten zenituen, biluzik egon arte. Ohean sartzeko keinua egiten zenuenean, hau da, eskuineko hanka izaren azpian ezkutatzean, eraztuna zein belarritakoak uzten zenituen mesanotxean. Orduan, nire ezkerreko belarrira hurbiltzen zinen eta hemen ezin idatz dezakedan hitz sorta bat luzatzen zenidan. Maitasuna egiten genuen ito arte, indarge egon arte, harik eta eguzkia pertsianako zirrikituetatik azaldu arte. Goizean, berriro ere, errepikatzen zenuen erritoa baina iruntzietara. Jakina, lehendabizikoz kuleroak eta sostena, eraztuna eta belarritakoekin amaitu arte.

-Hau da elkar ikusten dugun azken aldia, -esan zenidan-, bihar ez naiz zure ezkontzara joango, dena amaitu egin da. Ez dut zurekin maitasuna egingo duena ezagutu nahi. Hartu eraztuna.

-Ez mesedez, eraztuna ez, eraztuna zurea da, oparia da , une goxo hauen zure oroimen. Halere, inoiz nirekin egon nahi izango bazenu hori izango litzateke gure “kontraseña”, bidali eraztuna, ni zurekin harremanetan jarriko naiz.

-Ez esan txorradarik, ezkondutako gizon batekin ez dut harremanik izan nahi, nahikoak izan dituzu ezkondutako emakume batekin.



Eraztuna jantzi zenuen.
Ez zenidan azken musua eman, nahiz eta zure errito barruan egon.
Ez dut sekulan jakin non hasten zen gezurra eta egia non amaitu.

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal