martes, 13 de febrero de 2007

Gezurrak

Gezurretan aritu zinen nere aurrean, nik banekien. Nik banekien esaten ari izan zintzaizkidana ez zela egia. Hala ere, elkarren ondoan egon ginen berbetan.
Zuk ondo baino hobeto bazenekien nik banekiela esaten ari zinena gezurra zela, eta jarraitu zenuen. Nik ere bai.



Nire emazteak ez zekien nire laguna zinela ezta nirekin egon zinen ere.

Galdutako eraztuna eskobatu nuen gure ohe azpian.
Zuri eroritakoa.

Nire emazteak ez du nehoiz jakingo,
zuk eta biok dakiguna,
nik jakin nahi ez dudalako.


Nahiago ditut gezurrak, eraztunak baino.

Oraindik nire emaztea dela jakinaraziko dizut.
Eta ez da gezurra, gezurretan bizi garelako.

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal