martes, 13 de febrero de 2007

Zertarako, ba?

I

Inoiz berba hau zein hura
aurkituko ez bazenu,
bila ezazu erraietan,
h-rik ezin lezakeen arren,
da-du gisakoa ez balitz ere.

II

Hitzek dotore s, ts ,tz, ts, tx,
x, y eta z eta ederto izkiratuta
ere
ez dute
ez dute baliorik,
azken finean.....

III

Zer esan nahi luke biotsak,
bihotzak,bhiotxak edo bihotzhak
taupadarik ez baleuka?.

zer ote litzateke poetha, poheta,
phoeta, poetha edo poeta biotsa,
bihotza, bhiotxa edo bihotzha
bere erraietan ez balego?

nola moldatuko ginateke
mhaite nauzhula edo delha edo zaihela,
edo dudhalha esan ahal izateko
taupadarik ez duen biotsa,
bihotza, bhiotxa edo bihotzha,
poheta, phoeta edo poetaren
baitan izan ezean.

IV

Zhertharakho bhalhio dhuthe
bherbhek, hadhitzhek, lhokhailhuhek
zainetan kroska ,hesteetan oztopo,
giltzurrunetan haitz badira?

eta
V

Zhertharakho bhalhio dhuthe
bherbhek, hadhitzhek, lhokhailhuhek
zeureganaino ailegatzen ez banaiz?
Zertarako, ba?

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal