jueves, 15 de marzo de 2007

Euren odola

Gerra, gerra hura galdu zutenek
dena galdu zuten:
etxeak, aziendak,
bizia ere, bizia ere bai.
Izenik gabekoak ere desagertu ziren:
aitite, osaba, euren semeak, …
...ondoko okina, alkatea.

Herriko horma baten kontra.

Gerra hartako hurrengo egunean
ikusi ahal zutenek begirada lainotu zieten,
horregatio lurrera luzatzen zituzten begiok.

Hilerriko zuloan.

“Iragana galdu duenak
ezin dezake atzera so egin
ezer ere ez baitago” zioen
abizenik ere ez zuenak .

Haize hotzak.
Haize hotsak.

Guda hartatik belauniko atera zirenek
narras ibili behar zuten urteetan,
andrea arrastraka ibil ez zedin
alabak izena izan zezan, bederen.

Haizearen hormaren kontra.
Haizearen zuloan.
Herriko hotzak.
Hilerriko hotsak.

Gerra hartakoak hilik…
ni, ordea....

Nik badauzkat:
oroimena eta iragana,
argazkiak zein idazkiak.

Nik badaukat
jazotakoa kontatzeko ahoa,
atzokoa gogorarazteko gogoa.

Nik badut
euren odola.

Nik badut
iragana suntsitu zutenen historia

Nik badaukat
izanik izan ez zutenen
izenen zerrenda............

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal