M. Martxoaren zortzian. M.
Alabak goizeko zortziak eta hogeita bian autobus geltokian egon behar du euria zein eguzkia izan, derrigor, egunero.
Bostak eta seian, berriz ere, hortxe egoten naiz zain, derrigor, arratsaldero.
Pistola du.
Pistola ikaragarria dauka.
M-k ez du inoiz ere pistola edonon uzten.
Bazkaria, ordu biak eta erdian zerbitzatuta, zamaua, ardoa gaseosa apur batez. Zoritxarreko eguna platerekoa erre zaporea antzematen badu beldurrak jaten nau, dardaraka hasi ohi naiz, dar-dar ikara baino zerbait gehiago.
Aurrekoan…, aurreko asteazkenean indaba gorriak sakramentuekin prestatu nituen gazi zeuden,sakramenturen batek gaziarazi zituen. Hura zoritxarra! Halakoan, dafailaren azpian ezkutatu zuen, ezkutatu zuen pistola. Komunera joan nintzen jarraian. M. lanera joan zen arte, ezin izan nintzen komunetik irten, ezin.
M-k aldean eramaten du pistola, gau eta egun.
M-k praken barrenean sartzen du pistola.
M-k maite gaituela esaten digu maitekiro.
Maiz, bazkaldu orduko, lo kuluxka baino lehenago sukaldeko mahai gainean kargadorea husten du, beti ni harrikoa egiten ari naizela profitatuz.: bat, bi, hiru… Kontuz, gero! irribarre batez esaten dit maitekiro,- hori-, maitasunez.
Eta abandonatzen banauzu zure alabarentzat izango dira balak.
Eta nire alabarekin alde egingo bazenu munduan ez legoke zuentzako ezkutalekurik, lur erraietan ere!
Eta inoiz ni akabatzen saiatuko bazina, infernuan bertan ere kargadorea prest edukiko nuke…. zuretzat laztana, zuretzat....
Asteburuetan ez dut M. ikusten. Zenbaitetan lo egitera ere ez da etortzen. Askotan ez da azaltzen . Zorioneko egunak! Alaba eta biok lasaitasun ederrean!
Ez daukat ahazteko, asteburu horietako batean bakardadean geundelakoan goizaldeko bostak eta seian ateko danbada entzun nuela. Arrapaladan alaba hartu nuen komuneko oihanean babestu ahal izateko. Komuneko atea botako zuela uste nuen. Ostikaden aztarnak, oraindik ere, nabari daitezke komuneko atean. Arratsaldeko zortziak eta hogeita bian esnatu zen. Hurrengo egunean pistola non zuen ere ez zuen gogoratzen. Pistola kendu nahi izan nion, ez nuen aurkitu. Berak ere ez zekien non zegoen. M-k azkenean idoro zuen pistola, komuneko ate ondoan zegoen botata. Eta nik ez nuen aurkitu, ez nuen aurkitu.
Gauez, gauero, afaltzeko, patata tortilla, -gutxi egina-, gustatzen zaio. Arrautzak amaitu zitzaizkidan batean, patata tortilla, -gutxi egina-, ezin izan nuen egin, jakina. Lokira hurbildu zidan pistolaren aho hotza: “ Aspalditik arrautzarik ez duzula demostratu duzu, nik ez dut hori behar zeure burua zulatzeko , espero ez duzun unean taka, dena akabo zuretzat, agian hobe guztiontzat ”.
M-k pistola praken barrenean sartzen du pistola.
M-k aldean eramaten du pistola, gau eta egun

Alaba gau erdian negarrez hasten denean , burko azpian ateratzen du pistola. Gauez pistolarekin egiten du lo. Pijamaren kontra nabaritzen dut aho biribila “ Isil dadila behingoz, joder! Isilarazi , bestela!” Izarak koipe beltz nazkagarriz zikinduta daude, usaina ere badu koipeak, usain higuingarria. Oheak ere bai.
Eta abandonatzen banauzu zure alabarentzat izango dira balak. Bala galduak, agian. Azken finean bala asasinoak.
Eta alabarekin alde egingo bazenu, oraindik are txarrago, munduan ez legoke zuentzako ezkutalekurik, lur erraietan ere! Lur erraietako ziegetan ere ez!
Eta inoiz ni akabatzen saiatuko bazina, infernuan bertan ere kargadorea prest edukiko nuke…. zuretzat laztana, zuretzat.
martinez naiz, ni ez naiz M. Maite nire emaztea da, erabat izututa gauzka, hil nahi gaituela dirudi. Ni martinez naiz, mikel martinez, eta espero ez dudan egunean tiro batek hilik ager ninteke. Hori ,-egia esan-, gutxienekoa liteke, nire alabak bizirik jarraituko balu. Maitek edo M-k, deo dena delakoak maite gaituela errepikatzen digu behin eta berriro. MAITEk hil nahi nau. Ni ez naiz zuek uste duzuen M hori, eta laster mikel martinez ere ez naiz izango, hilda egongo naizelako, zaindu nire alaba, mesedez, zaindu nire alaba.
Alabak goizeko zortziak eta hogeita bian autobus geltokian egon behar du, euria zein eguzkia izan, derrigor, egunero, goizero….
Lagundu, mesedez.
mikel martinez

0 Comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]
<< Página Principal