viernes, 25 de mayo de 2007

HUTSIK ...

Barruan ez zeukan ezer ere. Etxeko postontzitik ateratzean deus ez zegoelako susmoa baneukan, pisurik ez baitzegoen. Dudarik ez, emakume baten hizkera zen. Ez da grafologoa izan behar, gutun-azalaren berbak emakume batek eginak zirela ziurtatzeko. Badaezpada, berriro ere, sukaldetik postontziraino jaitsi nintzen, nire pausuak, atzera ere errepikatuz. Gutun-azal horrek airea besterik ez zuen. Hutsik zegoen. Ez nion beste garrantzirik eman nahi izan.




Bi egun geroxeago, aurreko gutun-azaleko idazkera, berriz ere, irakurri ahal izan nuen gutun-azalean. Neurea zen izena. Artegatu zabaldu nuen. Honetan bai, honetan zernahi idatzita zegoen:

Gezurrik handienak, munduko erraldoienak, esaten ez den egiaren zatiez eraikitzen dira.


Jota.

“Nork nahi du nik hau ulertzea? Zer demotre da hau? Okertuta edo erotuta dagoen baten bat” pentsatu nuen. Eta sarrerako tiraderan sartu nuen, kezkatuta baina.




Erabat ahaztuta nuenean postontzitik, berriz ere, bi aurrekoen usaina zuen eskutitza atera nuen. Bertan poltsak laga eta zabaldu nuen:



MAITE ZAITUELA ESATEN DIZU


Erabat aztoratuta, senarrari joan nintzaion gertatutakoa kontatzera.


“Istorio honetatik ulertzen ez dudan gauza bakarra zera da: hutsik bidali zizun lehenengo gutun-azala da ”. Harro baino harroago ahotik jaurti zidan.


Hurrengo egunean dibortzioa eskatu nion.

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal