viernes, 14 de diciembre de 2007

HAU HILDAKO BATEN ISTORIOAREN HISTORIA DA

Hau hildako baten istorioa da.
Literalki ez, hila ez izan arren,
hilda egon zitekeen.


Ez zioten pentsatzen uzten,
besteek, bere ordez,- pentsatu gabe-, egiten zutelako.
Ezin zitekeen zentzuz mintza,
nonbait galdu zuelako ganora .
Ez zeukan entzuterik,
aldamenekoei oihukatzen omen zielako .
Ez zuen lorik egiten,
koldarren komikiak marrazten zizkiotelako .
Ezin zezakeen ametsik egin,
ametsik ez zioten bere jabego pribatuan sarrarazten.


Hau hildako baten istorioa da.
Literalki ez,
hilik ez zegoen hildako baten istorioa.


Egunsentiko distirak sentitu nahi zituen egunean
goiti-behera euria egiten zuen.
Musuak marmolezko sexu bihurtzen zitzaizkion. Eta bidea kalbario.


Eta lilia oinaze.

Eta kresala sufrikario.

Eta poesia tragedia.

Hau, orain bai, amaiera da:
hil egin da, akabo hildakoa.

Hau hila zen hildako baten historia da.
Zeukan irakurlea hil egin zen .
Irakurri ohi zion bakarra zendu zen.
Bere buruaz beste egin zuen uretan,
esku muturreko zauri zuzenak lerrotuz.


Neure buruari leitzen ari nintzaionean ...baineran.

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal