viernes, 26 de enero de 2007

Berrogeita sei urteko umeentzako ipuina, edo gazteago ere izan liteke.


Bazen Erroma Handiko garaian egunean egunean aintzira baten ertzean esertzen zen emakumezkoa, hala pentsatzeko nola irakurtzeko lasaitasun ederrean. Udaberriko egun eguzkitsu horietako batean bi nerabe elkarri oihuka bere aldamenean jarri ziren . Eztabaida atzetik zetorren antza, eta etzan zirenerako ekarritako liskarra borroka bihurtu zen. Ez zegoen adosteko modurik. Andere jakintsua bere isiltasuna arras hautsita zegoela ohartuta, eta haien artekoa bideratzeko modurik sumatzen ez zuenez hurbildu zitzaien :"Begira, hor aurrez aurre dagoen aintzira horretara uretan murgilduko dena busti gabe eta aldean duzuen guztia, jakina, eranzteke lortuko du erronka, beraz, azkarrena izango da, eta jakina, oraingoan daukazuen istilu honetan arrazoia emango diot". "Ados". Aatoan uretan sartu ziren arrapalan arropa jantzita "-Ikusten duzu nola ez garen busti, tontolapiko halakoa ” "Irten , irten eta zeuek konprobatu ea nola zaudeten". Hala izan zen, behin kanpoan hagitz bustita zeuden. “ Ba, ba, bihar ikusiko duzu, zerbait pentsatu behar dugu" Hurrengo egunean hor zeuden hirurak, gure emakumea, etzanda, eta gazte horietako bat zulo ikarragarri bat eginez. Hiruezpalau ordu igaro ondoren gazteak erdietsi zuen bere helburua: aintzira hustu zuen, ez zegoen ur tanta bat ere. “ Hi, jakintsu barruan nago eta ez nago bustita” “ Eta non dago ura?” erantzun zion erromatarrak. “ Uretan murgildutzeko izan zen agindutakoa, urik gabe ez zara bustitzen ez duzu betetzen esanikoa.
Biak ala biak joan ziren.
Bost urte eta ea sei hilabete pasatu behar ziren berriro aintzira betetzeko.
Udaberriko goiz batean, berriz ere, beste nerabea etorri zitzaion belazean egon ohi zenari : " Hi, oraingoan badakit zein den modua" "Zein ba?" " Olioz igurtzi gorputz osoa goitik behera eta horrela ....ez naiz bustiko" ." Ondo, ideia ez da txarra, baina, nik jarri nizun baldintza arropa ez kentzea zen, zelan egingo duzu ? Arropari igurtzi, akaso ?" Une honetantxe beste gaztea azaldu zen barre-algaraka.
Eta hala mintzatu zitzaien: "Begira, mundu honetan zuritik beltzaraino kolore asko daude, baina argi dagoena zera da: kolore bat denean ezin da beste bat izan, ezagutzen duzu zuririk den beltz bat? Baliteke arre edo grisa kolorekoa izatea, baina ez da zuria ezta beltza ere, beste kolore bat baizik" Jarraian, elkarri bostekoa ematera gonbidatu zituen " Ezkerra eskuina izan daiteke aldi berean? Zein esku eman diozue bata besteari? Eta jarraitu zuen" Ba, ote dago zure inguruan gizonezkoa den emakumerik? Bata edo bestea. Edo agian, izan liteke gizona emakume izan nahi duen gizona, ez dago ulertzerik. Argi dago: bustitzen zara edo lehor zaude. Orain dela bost bat urte nire aldamerena gerturatu zineten moduan, biok egon nahi zenuten bustita eta siku eta hori ezinezkoa zen. Ez zeukan inork ere arrazoia .
Zuloa egin zuen nerabea Hispanius deitzen zen, olioz igurtzi nahi izan zuena Hétas. Ez ziren adiskidetu.