Bitxitegira, idoro nuen lehenengora sartu nintzen, lekutan zegoen batera joateko asmoz, -gomendatu zidatelako-, baina azkenean oso eskaparate koloretsua zeukan batean , -bi aldiz pentsatu gabe-, gau hartan neukan eskaera afarirako konpromisozko eraztunaz mintzatzen ikusi nuen neure burua. Erosketa arin izan behar zen lotua nintzen seietan, ostegunero nuen zita ezin nuen baztertu, ezin nuen ahaztu….
-Eta, eten zidan, zer nahi duzu? Hau bezalako perlatxo batekin, zirkonita… hauek garestiagoak badira ere, konpromisoetarako maiz eramaten dituzte, Hego Afrikatik ekartzen dituzte diamante morea da.
-Bai, oso polita, bai, eta prezioa…
-Ba, zuretzat, bi mila euro…
-Tamaina… handi edo txiki izatekotan ?
-Mesedez, eraztun mota hau bitxitegi honetan baino ez dute saltzen, ez du ezer ere ekarri behar, eraztuna besterik ez,eta mementoan egingo diogu neurriz ia itxaron gabe. Nola ordainduko duzu txartelaz ?
-Jakina, normalki, ez dut hainbesteko dirurik aldean eramaten, hartu visa eta hemen nire nortasun-agiria.
- Oso ondo, sinatu hemen, eta oraintxe bertan opari ikaragarri enbalatuko dugu, aukerak berak eskatzen duen legez.
-Eskerrik asko, bai, eskerrik asko.
Seiak eta bi minutu, ateko danbada entzun nuen. Gelara hurbildu zen. Gelan sartu zen. Zapatak, galtzerdiak eta gero banan-banan eranzten zuen arropa, aulki gainean era ordenatuan eta modu tolestuan lagatzen zituen gainerako arropak. Eskuineko hanka sartzean belarritakoak mesanotxean pausatu zituen, beti bezala.
Ez genion elkarri ezer esan behar. Arratsalde hartako maitasuna bereziki berezia izan zen.
-Ez didazu ezer oparitu behar, hemen gaude nahi dugulako biok, ez dut deus ere nahi.
-Bai, hartu hau, mesedez, zuretzat da.
Afrikatik ekarritakoa ikaragarri geratzen zitzaion bere hatz luze haien artean
-Laztana, gaur ezin izango naiz afarira joan, badakit gonbidatuak eta dituzuela, baina larrialdietatik nator oraintxe bertan, berrogeiko kalentura, gainera, nahiko birus kutsakorra bide da. Laztana ezin dizut azalpen gehiagorik eman, ohera noa , ohera noa bestela hemen pasilloan ziplo eroriko naiz, hankak dar-dar dauzkat. Bihotzez barkamena eskatu laztana baina agian berriro bueltatuko naiz ospitalera, bihar deituko dizut ohera noa… agur asko maite zaitut.
-Norekin ari izan zara laztana?
-Ah, ezer ez , lan asunto bat, huskeria , gaur zurekin lo egingo dut , zer deritzozu?
-Oso ondo, sartu, sartu ohera, etorri nirekin….
Ez zion gezurrik esan, ohera joan zen eta.
Gezurrak gezur,
gezurretan bizi garelako
gezurretan bizi nahi dugulako.