martes, 8 de mayo de 2007

Nirekin hitz egin nahi duenak idatz diezadala

Irakurle apur baino Handi hori :

Azkenean ez da ezer behar nirekin harremanetan jartzeko, behekoari emon eta idatzi....

domingo, 6 de mayo de 2007

"Esnatu zenean, dinosaurioa han zegoen oraindik" Augusto Monterroso




Egun hartan, ohera sartu orduko aspirina pare bat hartu behar izan nituen. Bi. Bingoko zaratek itzelezko buruko mina zartarazten zidaten: el veintidos, el doce, el dos , el uno. Egun hartakoa aurrekoetakoa baino askoz ere handiagoa zen. Buruko mina. Ikaragarria. Horregatik hartu nituen bi. Aspirina Bayer 600 bi. Esnatu nintzenean, buruko mina han zegoen oraindik. Burua, gelako lurrean botata eta, nire gorpua noragabean. Oraindik ez ei dute topatu. Nire gorpua. Ez daukat oso argi, gau hartan, berarekin batera ere oheratu nintzenentz .

Harrezkeroztik,

Dinosaurio bihurtu naiz, buruko mina duen dinosaurio lepamoztua.

koldolekunberri