Bihar ez dakit
Maiz etortzen zait burura euri lodiaren irudia itsas erraldoiaren erdian,
itoko ote dira euri tantak?
bustiko ei da itsas zabaleko ur anonimoa?
Ezin dut burutik kendu hil aurreko azken une hori,
zernahi ikusiko ote dut? ... eta entzun?
non egonen dira nire sentimenduak... galdu egingo dira?
Usu itauntzen diot nere buruari ea prostituta batek maite dezakeen,
maitasunez egin dezake maitasuna ziurrenik,
dirurik gabe bortxa dezake bere emaztea besteak.
Gaurkoan ere banago.
Itsas itzelean hodeietatiko tanta banintz bezala
hil orduko segundoetan,
maite nahi duen prostituta
bortxaketaren zain
banauzu.
Bihar ez dakit.
Benetan,
bihar ez dakit.
