EGIA
Azkenean esan behar izan nion. Ezin nintekeela ezkondu berarekin esan behar izan nion. Zazpi urte elkarrekin egon ostean erabakia ez zen erraza. Homosexuala nintzela esan niezaiokeen. Beste emakume batekin enamoraturik nengoela esan niezaiokeen edo institutuko laguna haurdun laga nuela. Sinesgarritasun zuen zernahi esan niezaiokeen baina ez, egia esan nion.
Inork sinetsiko ez zidan egia.
Ingurukoek zorotzat hartuko nauten egia.
Eroa.
Azken finean, egia.
Txakurra, bera, inor edo ezer baino askoz gehiago maite dut, horregatik ezin naiz berarekin ezkondu. Nire txakurrarekin maiteminduta nago. Txakur emea, txakur xumea, txakur maitea. Dena uztea erabaki dut, guztia merezi duen txakurra, nire txakurra, nire maitaleak benetan nire bizitza balio du, nire bizitza baino gehiago, dudarik ez.
Goizean elkarrekin irteten gara parkera, askotan txandala jantzita korrika egitera ateratzen gara parketik, biok al biok, elkarrekin. Lanera joatean etxean geratzen da, bere gauzak, bere istoriotxoak ditu eta. Eguerdian, mahaia jartzen dudanean berak ere laguntzen dit, plater biak, bata bestearen aurrean, bestea bataren aurrean. Elkarrekin bazkaltzen dugu. Arratsaldean lanetik itzultzean, telebista apur bat ikusi eta gero berriro ere parkera. Ohean, ikaragarri elkarrekin gozatzen dugu. Elkar. Ohean ere bai.
Gauez eta egunez maite dut.
Sukaldean eta ohean.
Etxean eta parkean.
Pilar maite dut.
Pilar da maite dudan txakurra.
Pilar da maite dudan bakarra.
Pili.
