ZAZPIAK (remake)
Mahaiaz gaindiko zukua,
kirria den ispiluaz bestaldeko hirian.
Zazpiak bost gutxitan.
Hodeizko musua.
tiradetako muki-zapiak edo
izara zikinak.
Armairuetako amaraunezko ipuinak
edo hitsezko perpaus mutuak.
Larruzko leia.
Zazpiak bi gutxitan.
Ordua izan arren edan gabe,
gaurko egunean ere txintik ez.
Zazpiak izanik ere.
Ordulariari begiratu ezik,
bihar gosaldu baino lehen,
atzo jantzi orduko.
Etzi,
etzi falta barik.
Arratsaldeko zazpiak irian,
alboko hirian,
ohea eta irria.
Irentsi ez duzuna:
gezurra.
