lunes, 11 de febrero de 2008

Ahaztu

Ezpain berbatietatik irribarre xumea urtuko balitzaizu
musu izotzak paratuko lirateke zurrumurruetako ubideetan;
eldarnioen erpeetan begirada goxoa itsutuko balitzaizu
zure betile jostari kulunkarien kili-kiliekin
atseden hartuko nuke bion ohantze xuxurlarian;
eskuen tontorren samurtasuna jelatuz gero
larruaren bihurgune debekatuak sakratu bilakatuko nituzke
eta leizetako urmaelak heze ;
argi-begiek gauetako sabaiaren txilioak ostuko balizkigute
zortzietako ilargi mutua lekuko litzateke izaren artean,
ukendu txerak usaimen gorriaren erresuman.


Hori bai,
ene maitea,
ni hiltzekotan,
hilko banintz,
ahaztu poema hau,
ahaztu idatzitakoa,
ahaztu izanikoa,
eta bilatu olerkirik egiten ez duen maitalerik,
horrek ez dizu gezurrik esango.

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal