ARIKETAK I ETA II
ARIKETA I
Txulut egin du: hasitako egintza bertan behera utzi beharrean, edo eta negozio gaizki joan: txulut egin dute. Lurra jo, porrot egin.
Bere gorpua, kiloka saltzen duten markarik gabeko legatza izoztuaren isatsa erraldoi okertua bailitzan elurperatu zuten. Ia hiru urte, kilometrozko mendietara igotzeko trebakuntzak eta prestakuntzak egiten hasi zen: hamaika mila haserre eta dirudun potolo baten aurrean hainbat aldiz belaunikatu ostean, bidaia ordaintzeko beste euro erdietsi zuen. Otoitzik ez, agur isil-zuria . Hegazkineko eskaileretan gora, azken musuaren bero-epela masailean zuela horrelako zerbait aditu zuen: “Tontorra besarkatu arte ez naiz itzuliko”. Eta ez zen itzuli. Ez da sekulan ere jakingo zer gertatu ote zitzaion. Jaisteko aukera ere izan bide zuen, bi ordutan egin zezakeen. Eta hantxe eseri zen, tontorretik hamar bat metrotara.
Porrot: iz.quiebra, fracaso, ruina: negozioaren porrota: la quiebra en los negocios.
Antzeko zerbait suertatu zitzaion Formula Bateko bati. Lasterketako azken buelta zihoala bigarrenak aurreratu zuen; pareta baten kontra jo zuen jarraian. “Nahiago dut anbulantzia podiumeko bigarrena baino”, gar- garretan zegoen autotik ateratzen ari zitzaizkiola, - gorrek ere entzun zezaten,- oihukatu zuen.
Hurrengoa ez dakit nola eramango dudan.
Fracaso.(de fracasar.) m. Caída o ruina de una cosa con estrépito y rompimiento/ 2-fig Suceso lastimoso, inopidado y funesto./ 3-fig. Malogro, resultado adverso de una empresa o negocio.
Hurrengoan ez dakit zelan hartuko dudan. Beldur diot ene baitari.
ARIKETA II
Asteon, Espainiako telebista kate ospetsu batean idazten eta irakurtzen ez zekien artzaina, hau da, erabat analfabetoa zen artzain bat, kartzelatuko zutela entzun ahal izan genuen. Antza, delitua, bere artaldearekin armadako eremu debekuetara sartu izana bide da. Jakina, dela mendietako seinaleak non debekua agertzen baitzen, dela epailetako mandatua zeinek bere bekatua jakinarazten zioten ezin irakur zitzakeen - leitzen ez baitzekien-. Egun kartzelan ez badago, laster.
Iaz-edo Gugenheim museoko ateak, orain hamar urte lau haizetara zabaldu zirela ospatu zuten. Ez dago ahazterik museo hau, Bilbok hondoa jo zuen unerik gogorrenean jaio, sortu eta diseinatu zela. Bilbotarron eta Erkidegoko biztanleon sufrimenduz, izerdiz eta diruz eraiki zuten; ez ahantzi, diruaz ere bai. Euro horietako asko ondo baino hobeto irakurtzen dakien Cearsolo izeneko batek patrikaratu ei ditu, gainera, inoren kontrolik gabe. Abangoardiako arteko hiztegian lapurtzeari minimalismoa deitzen diote eta artzaintzari delitua....
