Karmendarrak
Kirmenen etxean
bakailaokonkolakao
gosaltzen zen portxen
arratsaldeko aurreko siestan.
Kermanen etxean
malenkoniaz xurgatzen zuten
esnea,- erdigaingabetua-,
eta fruta ale osoak ironiaz.
Kirmenen etxea
ibai zikinez bestaldetik
suma liteke usu,
eta euria ari duenenan
ez dago,
eta ari ez duenean
antza badago.
Kermanen etxean
dutxarik ez zuten hartzen,
W.C.-rik ez zutelako
nahiz eta English spoken.
Kirmenen etxean
ez da Kerman bizi,
ezta Karmenen familia ere,
are gutxiago Kirmenen txakurra
Halere, postontziak dio:
Kirmen Karmen 1. pisua. Ezkerra
Kerman Karmen 1.pisua bis. Eskerra biz
Traumatologoak
