lunes, 13 de octubre de 2008

Hitzik ez duten irudiak.



Eta heriotza hurbildu zitzaidan hodei.
Idazteari utziko niola zin egin nion nere buruari.
Eta heriotza berriro agertu zitzaidan euri.
Hitz egiteari uko egingo niola promes egin nuen
Eta heriotza,
heriotza azaldu zitzaidan zuri.
Eta betazalak josi nahi izan nituen.
Eta ahoa hormatu gura izan nuen.
Hitzik ez duten irudiak.